XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SAN ROKE DANTZA EZPATADANTZA

1972'ko Abustuaren 16'an (1950'garren urtetik bezela; ni Deba'ra etorri nintzan urtea), 9,30'ko Meza ondoren, prozesioa eliz-parrokitik irten zan.

Plaza-zaarreko iturriari jira egin, eta Iturkaletik Santa Kruz ermitara, San Rokeren irudia eta estandartea gurekin genduela.

Erriko dantzari taldeak egin zituen bere saioak eliz-atarian eta Santa Kruz ermita-aurrean.

Andik gora igo genduan bakoitzak aal zuen eran.

Eta San Roke ermitaren aurrean, berriro, dantza aldi bat. Meza ondoren, beste bat.

Salda eta lukaika muturra artu eta guztiok errira.

Prozesioa elizara eta gendea zezen-plazara...

1972'etik aurrera aldaketa egin zan: San Roke-kaleko Zubeltzuko irudiaren aurrean, dantza aldi bat eta beste bat Portu-kaleko santuaren aurrean.

Baña, arrezkero San Roke ermitan Meza Aurreko dantza-aldia galdu da.

Zortzi dantzari eta kapitan bat aurretik.

Kapitanak bi makil (sable-eskuleku itxura dutenak) eta beste guztiak bana.

Makillak galartsu gorri zuriekin bilduta agertzen dira.

Luis Idiakez Garate (Txerturi) jaunak 1972'an zioenez (orduan 60 zituen eta gaztaroan dantzaria izana): gure garaian dantza askatasun aundian egiten zan eta zenbat eta saltu geiago desberdiñak egin eta obeto.